Loading
http://www.nanarri.com/modules/mod_image_show_gk4/cache/sliders.slider04gk-is-105.jpglink
http://www.nanarri.com/modules/mod_image_show_gk4/cache/sliders.slider05gk-is-105.jpglink

Lan bertikalak: abantailak

ventajas trabajosverticalesLan bertikalak edo altuerako lanak berrogeita hamargarren hamarkadan sortu ziren,  altuera handiko eraikinetan lan egiteko  edo konponketa-lanak egiteko  langile adituak behar zirenean.  Ordura arte alpinismo-teknikak ezagutzen zituzten pertsonengana jotzen zuten segurtasun-lan horiek egiteko. Pertsona horiek handik gutxira altuerako langile edo langile bertikal gisa profesionalizatu ziren.

Hirurogeigarren hamarkadan alpinismo-materiala ekoizten zuten fabrikek ikerketak burutu zituzten eta soketan nylona sartu zen. Lana asko erraztuko zuten sistema berriak garatu ziren horrela. Urte batzuk beranduago, eskalatzaileak, espeleologoak, interbentzio-langileak, eta gainerako erabiltzaileak lan-sistema hau erabiltzen hasi ziren, eta emaitza lan sektore berri bat sortzea izan zen.

Teknika
ventajas trabajosverticales02Alpinismoan, eskaladan eta goi-mendiko kiroletan erabiltzen den teknika aplikatzen eta egokitzen da lan eta erreskate esparruetara segurtasun gailu eta baldintza sofistikatuen bidez.  Teknika hauek erabiltzeko ondo ezagutu behar dira materialak, euren erresistentzia eta aplikazioa. Horrez gian, fisikoki eta psikologikoki ondo egotea ezinbestekoa da, pertsonengan, lankideengan eta instalazioetan arriskurik ez sortzeko.

 

Abantailak

ventajas trabajosverticales03Ñañarri Lan Bertikalak muntaketa eta mantenu lanetan denbora eta dirua aurrezteko eskaintza egiten dizu.

Ez dira aldamioak edo antzeko sistemak erabiltzen, eta beraz, lana prestatzeko denbora aurreztu egiten da, ez baita zama handiko egiturarik prestatu edo ipini behar.
Heltzea zaila izaten den tokietan egin behar izaten da lan zenbaitetan, baina sistema honekin errazago da hara iristea.
Korrekin batera, lokal edo etxebizitzetara pertsona ezezagunak sartzea saihesten da. Sokak material arinez eginak daudenez, lanaldia amaitzean jaso egiten dira eta horrelako egoerak saihesten dira.

Zerbitzuak

ventajas trabajosverticales04- Fatxada eta barneko patioen zaharberritze eta pintaketa-lanak
- Teilatu-hodien eta behera doazen hodien konponketa eta aldaketa 

- Teilatu-hodien garbiketak
- Kristalen eta pertsianen garbiketa 
- Estalkien birgaikuntza
- Iragazgaizteak
- Tximinien muntaia
- Dilatazio-junturak zigilatzea
- Goietan inausketa-lanak
- Ikuskaritza teknikoa txostenak eginez eta xehetasun argazkiak aterata.

mov

 

 BANATZAILEA 
fallprotec0

somain0

 

Nanarri Lan Bertikalak 10 urte betetzen ditu!!!

 

Copyright © 2013  Ñañarri Lan Bertikalak  T: 680641401    F:  943 08 70 33 E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

barra

Ñañarri Lan Bertikalak

vimeo

facebook